Antsietatea gutxitzeko zazpi ohitura gomendagarri

Albiste txarrez gainezka gauden honetan, beharrezkoa da gure pentsamenduak lasaitzea eta egoera ezegonkor honek sortzen digun antsietatea gutxitzea. Horretarako badira adituek jarraitzea gomendatzen duten zeinbat ohitura. Ezagutu nahi?

1. Ariketa egin
Gure gorputza aktibatuko du eta gure garuna lasaitu. Gehiegizko pentsamenduen kontrol ezaren sentsazioak estresa eragiten du eta ariketek energia hori kanporatzen lagunduko digute.

Aholkua: Otordu bakoitzaren aurretik, 10 minutuz ariketak burutu ditzakegu, horrela gorputza aktibo mantenduko dugu egun osoan zehar eta elikagaiak gusturako jango ditugu. 

2. Modu egoki batean elikatu
Elikadura zaintzea gure ongizate pertsonala zaintzea da. Jaten dugunak gure aldartean eragiten du. Sedentarismoan gaudenez orain, garrantzitzua da gehiegikerietan ez erortzea. 

Aholkua: Errepestatu zure otorduak, jarri ordutegiak beharrezkoa balitz. Kontzientekin jan, ez jan asperduragatik.

3. Zaindu zure lo errutina
Konpromiso edo ordutegi ezek ez digute lo errutina zertan aldatu. Zaindu ditzagun lo orduak elikadurarekin eta ariketekin batera gure egunerokotasunean. 

Aholkua: Ezin baduzu lorik egin ere, deskantsatu dezakezu. Gauetan lo falta sumatzeko aukera gehiago daude ez garelako apenas nekatu. Horrelakoetan irakurri libururen bat edo idatzi, baina batez ere saiatu lasai hartzen. 

4. Hidratatu
Egunean zehar, gu ohartu ere egin gabe, gure gorputza deshidratatzen doa eta honek gure errendimenduari eta garunari eragiten dio, nekea sortuz. Gure ahoan arreta jartzen badugu eta lehor sentitu esan nahiko du deshidratatuak gaudela. 

Aholkua: 30 minuturo ur trago bat edatea gomendatzen da. Honek nekea arinduko du eta buruko min posibleak. Onena ura bere horretan edatea da edo urarekin egiten diren infusioen bidez.

5. Informatu zaitez, baina ez zaitez informazio gehiegikerian erori
Telebista eta mugikorra eskura ditugu eta egun hauetan normala albiste txarrez beteta aurkitzea gailu hauek. Garuna belaki bat da eta guztia xurgatzen du, albiste txarrak bakarrik ematen badizkiogu negatibo bilakatu da.

Aholkua: Informatu zaitez bai, baina hori bezain garrantzitsua da positibismoz elikatzea gure garuna. Irakurri, musika entzun, ikusi film edo telesailen bat, bilatu albiste onak… 

6. Umoretsua izan
Umore ona aktibatzailea da eta ikerketa batzuk diotenaren arabera kontrolatu daiteke. Arreta alderdi positiboan jarri beharra dugu horretarako. Gainera, egoeraren arabera, ezberdindu beharra dago txantxa bat egitearen eta irain bat egitearen artean. 

Aholkua: Pentsamendu errepikariak badituzu saiatu ahots altuan esaten edo hauek abesten, dramatismoa kentzeko.

7. Erlaxazio ariketak egin
Gure pentsamenduak baino gehiago gara. Erakutsi digute gure arreta pentsatzen dugunean jartzera, baina gure gorputza gure aliatua onena izan liteke.

Aholkua: Erlaxazioa gure buruekin konektatzeko modurik errazena da, gure arnasketan arreta jarriz. Behatu nola hartzen duzun arnasa, ez pentsatu nola egiten duzun, besterik gabe arnastu.