Ant-Man

AEBetako komiki superheroien izurrite filmikoa gorenera heltzen ari den honetan, Marvel etxeak bere protagonistarik xaloenetakoa dakarkigu: intsektu tamainakoa bihurtu eta inurriak aliatu dituen inurri-gizona. Antza denez, Marvelen filmen artean, gizatasuna gehien kontutan hartzen duena da, jende normala identifikatuen sentiaraziko duena. Gainera, Paul Rudd protagonistak berezko duen ukitu umoristikoa ere filmaren ezaugarri nagusietakoa da.