“Antenna”

Azkenik, hemen dugu deustuarren lehendabiziko lana. Eurek azaldu dutenez, asko itxaron behar izan dute lan hau dendetan ikusteko. Bizkaitarren soinuan benetako rock-a da nagusi: jasotako eraginen artean, Bowie eta Velvet aipatu ohi dituzte. Hala ere, ez dute iragan hamarkadetako talde klasikoetatik soilik edaten. Beraz, ez da talde “retroa”; Smashing eta Placebo-rekin parekatu izan dute.