Antartikako izotza minimo historikoetan dago
Planetaren berotzearen ondorioak gehien pairatzen ari dena antartikako izotza da. Bere minimo historikoa eskuratu du, errekor kezkagarria. Izan ere, izotzezko plataforma nagusiak dira planetaren oreka mantentzeaz arduratzen direnak.
Estatu Batuetako Izotz eta Elurraren Datuen Zentro Nazionalak (NSIDC) informatu duenaren arabera Antartikako izotzak errekor historiko bat eskuratu du 1,91 milioi kilometro karratu izotz galdu ostean. Erregistroak hasi zirenetik, 1979tik, erregistratu den kopururik baxuena da eta berotegi efektuaren ondorioak begi-bistan jartzen dituena. Honen aurreko minimo historikoa aurreko urtean eskuratu zen, eta litekeena da joerak behera jarraitzea krisi klimatikoa dela eta.
NSIDC-k gainera, gehitu du, urtze sasoiari oraindik pare bat aste geratzen zaizkiola, eta beraz, urtu den zabalera are eta handiagoa izan litekeela. Dirudienez, zoritxarrez, oraindik ez dugu behin-betiko minimo historikoa eskuratu.
Itsas-izotzaren urtzeak (ozeanoetan dagoena), glaziologoen arabera, ez du eragin begi-bistakorik itsas mailan. Alabaina, honen galera esanguratusa arriskutsua litzateke, ozeanoetako ur epelaren eta izotz plataformen arteko harresi moduan funtzionatzen baitu. Itsas-izotza guztiz urtuko balitz, ordea, plataforma horiek izango lirateke urrena, eta orduan bai nabarituko genukeela itsas mailaren igoera, jada nabaritzen hasi garen bezala.
NSIDC erakundearen arabera, antartikako kostaldearen zati handi bat itsas-izotzik gabe dago. Antartikako izotz zuri aratzak eguzki energiaren %90a bueltan espaziora igortzen du, baina hau ez da posible izango izotza ozeanoaren kolore ilunarekin ordezkatuko balitz. Hau da, berotze globalak desizoztea sustatzen du, eta desizozteak aldi berean berotze globala.