Antartikako desizoztea dela eta, sekula aurretik ikusi gabeko irla bat agertu da
Munduko poloen desizoztearen albistea ez da berria, baina azken sei urteetan tenperatura errekor guztiak gainditu dira urtez urte.
Honegatik, Thwaites Offshore Research (THOR) proiektuak, zeinak glaziarrak ikertzen dituen nazioarteko kolaboratzaileen laguntzarekin, sekula esploratu gabeko irla bat aurkitu du. Pine Island Bay izenez ezagutzen den Antartikako eskualdea zeharkatzen ari zirela aurkitu zuten. Dirudienez, mapetan sekula agertu gabeko uhartea da.
Lur tinkoko eskualdea zela ohartu ziren, hau da, irla bat zela, eta satelite irudiak behatuta konturatu ziren aurretik sekula ikusi gabekoa zela, milioika urtez izotz geruza lodien artean ezkutatuta egon dena. Alta, desizoztea dela eta, orain ikusgai dago. 'Sif' izena jarri diote irlari Lurraren jainkosaren eta Thor jainkoaren emaztearen omenez. Uharte honek espaziotik behatua izateko adinako neurria du.
Geroago, NASAk berak baieztatu zuen THOR-eko kideek aurkitu zutena eta munduko gune horren satelite irudiak argitaratu ditu. 2022koekin batera, 1989 eta 2001eko gune horretako irudiak ere argitaratu ditu . Honela erraz behatu liteke, Antartikako tenperatura altuak direla medio, desizozte dramatiko bat gertatu dela Glenzer Conger izenez ezagutzen den izotzean eta horren ondorioz Sif irla agertu dela.
Ikerlariek uhartea zein momentutan agertu zen zehazteko adina informaziorik ez ez badute ere, aipatu dute bizi dugun krisi klimatikoaren sinbolo argia dela. Baliteke aurkikuntza hauek geroz eta ohikoagoak bihurtzea urteen joanean, tenperaturek igotzen jarraitzen badute bederen.