Antartikako azentua jaio da
Antartika ikertzeko urteetako kanpamenduen ostean, bertan dauden pertsonen artean azentu berri bat sortu da. Beharbada, etorkizunean, berdina gerta liteke Ilargian edo Marten.
Txantxa dirudi, baina ez da. Ikerketa baten arabera, Antartikako azentua errealitate bat da. Gizakirik gabeko lekua da, bertan bizi direnak soilik ikertzaileak dira, zientzialariak. Mila pertsona inguru bizi ohi dira neguan eta udan kopurua bost mila pertsonara arte hazten da. Zientzialariek bertara bidaiatzen dutenean denboraldi luzeak igarotzeko da eta, beraz, elkarrekin denbora ugari igarotzen dute. Hori dela eta, Municheko Ludwig-Maximilians unibertsitateko adituek, Antartikan bizi diren herrialde ezberdinetako hamaika pertsonaren hitz egiteko modua aztertu dute.
Bi urtetan zehar ikertu dituzte azentuak. Hasieran, euren azentuak grabatu zituzten, eta ondoren, aldizka, grabazio berriak egin ziren. Behatu denaren arabera, azentua pixkanaka aldatuz joan dira, euren arteko berrelikadurari esker. Bitxiena zera da ordea: faktore berdin asko dituztela. Ez da aleman bati itsatsi zaion ingelesa. Ikerketa amaitzean, ohartu ziren hitz egiteko modu berri bat garatu zela, ezaguterraza eta komunean faktore asko dituena: Antartikako azentua.
Ikerketa parte hartu zuten hamaika pertsonetatik zortzi Ingalaterran jaioak ziren, baina azentu ezberdinak zituzten: batzuek iparraldekoa, besteek hegoaldekoa. Beste pertsona bat estatubatuarra zen, hamargarrena Alemaniakoa eta azkena Islandiakoa.
Ikerketan zehar behatu zen euren azentuak aldatuz joan zirela bateratutako baterantz. Azentu berri honetan bokalak modu luzeagoan ahoskatzen dituzte. "Ou" soinuaren ahoskera ere aldatu egin zuten, flow bezalako hitzetan aurkitu litekeena. Lehen eztarriaren atzeko zatiarekin esan ohi zuten, bada Antartikako azentua bereganatu zutenean, eztarriaren aurreko aldearekin ahoskatzen zuten. Aldaketa arinak izan dira guztiak, baina sendoak. Ikerketaren autoreek uste dute hizkuntzek historian zehar nola eboluzionatzen duten ikusteko adibide bat dela Antartikako azentua.
Antzeko zerbait gertatu zen ingelesarekin Amerika kolonizatu zutenean. Euren azentu britaniarra galdu eta amerikarra sortu zuten. Isolamenduaren emaitza izan zen, baita beste europarrekin eta bertako indigenekin harremana izatearen emaitza ere.
Antartikakoa modu azkarragoan gertatu da, noski, baina frogatzen du eszenario berriak kolonizatzen goazen heinean jazoko den zerbait dela. Nork daki? Beharbada, etorkizunean, Ilargiko azentua edo Martekoa ezagutuko dugu.