Antartikak urtarrilean 34 graduko tenperatura erregistratu zuen
Arroketan instalatutako sentsoreek 34 graduko tenperatura erregistratu zuten pasa den urtarrilean. Inoizko altuena.
Honek argi erakusten du klima aldaketa geroz eta nabariagoa dela eta planetako espezie guztion biziraupena arriskuan jartzen ari dela.
Arroketan ezarritako gailuak Pole to Pole Marine Biodiversity Observation Network of the Americas deitutako nazioarteko proiektu baten zati dira. Bertan, mundu osoko 30 zientzialari baino gehiagok Antartika kontinentearen informazioa jasotzen dute itsasoko bioaniztasuna ikasteko helburuz.
Horrela bada, 2020ko otsailean ezarritako sentsoreek 34 gradu erregistratu zituzten pasa den urtarrilean, Antartikan ezagutu den tenperaturarik altuena. Antartikan dauden organismoak tenperatura baxuetara egokituak daude, eta beraz, beroaldi tontor hauek ondorio negatiboak izan ditzakete adituen ustez.
