Antartidako izotza

Klima aldaketa dela eta, Antartidako izotza gehiago urtu da azken hamarkadan, %36 gehiago, alegia. Datu hau Segoviako SEK unibertsitateko bi ikertzailek jakinarazi dute. Bi ikertzaileok Russian Antarctic Expedition-en aritu dira lanean, Antartidako King George irlan. Glaziologian oinarrituriko azterketak egin ondoren, eredu matematikoa garatu dute, klima aldaketak izotzean nolako eragina duen zehazteko. Ereduari esker, izotza urtzeak geroan zein ondorio izan litzakeen ere jakin dezakegu.