Annabel

Jaioz geroztik da berezia Wayne. Bere gorputzak ez du sexu definiturik. Hiru lagunek baino ez dakite anbiguotasun horren berri. Aitak, amaren aburuaren aurka, haurra mutil gisa heztea erabakiko du. Bere gorputzak biltzen duen sekretuak nerabezaro iskanbilatsua ekarriko dio Wayneri. Baina oztopoak gainditu ahala, bere izatea indartuz joango da. Familia utzi eta hirira bizitzera joatean bere tokia aurkitu beharko du identitatea eraikitzearekin batera.