Anna Ajmátova: Errusiako emakumeen ahotsa
XIX. mendearen amaieran agertu ziren lehen poeta sinbolistak Errusian. Tradizioaren aurkako kontzepzio berria zekarten. Errealismoaren eta objektibismoaren aurkako armak: irudimena eta subjektibitatea. Errusiako gizartean bizi ziren aldaketen isla zen modernismo hura. Abangoardien ahotik etorri zen jarraian haustura nagusia. Futuristak (Maiakovski barne Koldo Izagirrek itzuli zituen poeta haren lanak Susa argitaletxeakin), konstruktibismoa eta akmeismoa, besteak beste. Azken korronte horretan koka daiteke Anna Ajmátova. Osip Mandelstam poetak idatzi zuen joera neoklasikoa duen mugimendu horren lehen manifestua 1913an. Akmeisten leloa honakoa zen: "Maita ezazue anitzez gauza baten existentzia, gauza bera baino, eta zuen bizitza, zeuon burua baino". Sinbolisten zehaztugabetasunaren aurkako korronte horrek Pushkinen lana hartu zuen oinarritzat.
1890ean jaioa, Ajmátovak bere garaiko errealitate sozio-politikoaren hainbat alor islatu zituen hizkuntza poetiko baten bidez. Hizkuntza poetikoa izanagatik ere, bere lanak adorez eta dramatismoz beteta zeuden. Ajmátovaren ahotik ezagutzen dugu orduko emakume errusiarra. Zer pentsatzen zuen, zer sentitzen zuen, zeintzuk ziren bere desio eta frustrazioak. Neurri batean, hainbat emakumeren oihua berreskuratu zuen Ajmátovak: "Igorren Kantua"-ko Yaroslavnaren garrasitik, "Réquiem"-eko emaginera heldu arte. Ahots aniztasuna da nagusi poetaren lanetan. Horregatik ausartu zen esaten: "Ya golos vash"; alegia, "Ni naiz zuen ahotsa".
Bestalde, Errusian izandako aldaketen lekuko aparta dugu Ajmátova. 1917ko iraultzaren ondotik etorri zen erregimen berriak bere senarra izandakoa exekutatu zuen. Ajmátovaren liburuak arriskutsutzat jo zituen botereak, eta ondorioz, 1921etik 1955era bitartean, zentsuratu egin zituzten. Idazle Sobietarren Elkartetik ere kanporatu zuten. Stalinen heriotzarekin gauzak aldatzen hasi ziren pixkanaka. 1963an kaleratu zuen "Heroirik gabeko poema". Lan horretan kezka existentzialistak eta errealitate berriarekiko zuen jarrera uztartu zituen. 1966an hildako modernitatearen "musa" honek errusiarren sufrimendua azaleratu zuen bere poemetan.