Animaziozko laburmetraiak ikusgai Artelekun

Elephant in the Room tailerrean ikasleek sortutako lanak dira eta animazio artistikoa lantzen dute.

Maureen Selwood-ek zuzendu du Donostiako Artelekun azken asteetan eman den tailerra. Estatubatuar honek animazioaren alorrean dezenteko ospea lortu du nazioarte mailan, bere lanetan nabari daitekeen sentsibilitate berezia dela eta. Arte mota honetan emakumeen ikuspegia barneratzen aitzindaria izan dela esaten da, besteak beste. Drawing Lessons (2005) Mistaken Identity (2001), edo Hail Mary (1999) dira bere luzemetrai ezagun batzuk. Dokumentalak eta iragarkiak ere egin izan ditu.

Artelekuk antolaturiko tailerrean arte espresio ezberdinak animazioarekin harremanetan jartzea izan da helburu nagusia, eta alor ezberdinetatik etorritako ikasleak aritu dira Selwood-ekin lanean. Arkitektoak, margolariak, zinegileak…  Elefanteak talde horretako partaideek esateko daukatena irudikatzen omen du. 

Gaur 19:30etatik aurrera Artelekun bertan ikusi ahalko da aste hauetako lanaren eta esperimentazioaren emaitza. Ikasle bakoitzak bere lana aurkeztuko du.


Honela Angela Carranok Pio; Txori batzuen bidez izan ezin duen zerbait izatea desio duen neskatila baten istorioa kontatuko du. Jose Belmontek N2O2 ikatz ziriaz egindako animazioa eskaini. Diego Herguera Acostak  Charrette, arkitekturako marrazkietan oinarriturik lana. Caramela Garciak ¡Ni se te ocurra! Marrazkiz beteriko koaderno batean oinarritua, amona baten aholkuak eman ditzakeen bueltak adierazten dituena.   

Chuneta Sánchezek eta Agustino Pitaak Adela and Kokelas arrosa baten hamar orrirekin osatutako lan ederra.Victoria Retana Díaz-ek Lines marrazkigintza minimalista baten bidez pertsonia voyeur baten istoria kontatuko du.  Aitor Pattersonek  Café aurkeztuko du rotoskopioa erabiliaz marraztua. Eta, azkenik, Koro Lizarretaren, Chairs, ahulki ezbedinen irudiekin eta tapizeria zati ezberdinak lotuz osaturiko lana egongo da ikusgai.