Animatu zaitez Mintzakuadrilak ekimenean parte hartzera!
17 eta 25 urte bitarteko gaztea zara, eta euskaraz jakin nahi duzu baina nahi beste hitz egiten ez duzu? Animatu eta parte hartu Donostiako Bagera euskaltzaleen elkarteak antolatzen duen Mintzakuadrillak ekimenera!
Euskaraz ondo pasa eta euskaraz bizi diren gazteen arteko harremanak sustatu asmoz, martxan da Donostian Mintzakuadrilak ekimena. Gutxi gora-behera, 17 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da eta, doan, bakarka zein taldeka, tasbernan, kirolean edota beste edozein tokitan, astean behin, elkartu eta euskara prakttikatzeko ekimena da Mintzakuadrillak.
Euskara praktikatu nahi duzu baina nahi beste hitz egiten ez duzun horietakoa bazara, beraz, eman izena lotura honen bitartez eta sartu zaitez Donostiako Mintzakuadrillak komunitatean.