Animaliak asfaltoan

New Yorkeko alkateak, Bill de Blasiok, zaldiz tiratutako gurdiak debekatuko dituela iragarri du, eta asmoa egikaritzeko, eman beharreko urratsak zehaztuko dituen aditu talde bat jarri du lanean. Haren hitzetan, turistei bideratutako garraio zerbitzu honetan diharduten animaliek "baldintza ankerrak" pairatzen dituzte auto artean dabiltzanean, eta haien ordez vintage auto elektrikoak jarriko ditu. Aldiz, asko dira gurdian egindako paseoek, xarma berezia izateaz gain, historia luzea eta hiriarekin lotura estua ere badituztela diotenak, eta animaliak asfaltozko inguruneetan gustura bizi daitezkeela azpimarratu dute. Eztabaida kalean da.