Animalia batzuen baginak bortxaketen aurkako mekanismoak izateko eboluzionatu dute

Patricia Brennan, biologo kolonbiarrak, faunan sexualitateari buruzko paradigma hautsi du animalia emeen ugalketa aparatuak aztertzen hasi denean.

Orain arte, ez dira gehiegi aztertu ikertzailerik gehienak gizonezkoak direlako: "Animalia emeen ulermenean hutsune bat dago, eta noski, baita euren baginen ulermenean ere. Zakilekin sekulako lilura egon da denbora luzez", adierazi du Brennan-ek. 

Adibidez, Pekindar ahatearen zakilak 20 zentimetroraino neurtu dezake eta espiral forma du. Lehenengoz ikusi zuenean harrituta geratu zen Brennan. Baina orduan galdera bat sortu zitzaion: "Eta emeak zer?".

Ahate espezie honetan, arrek bikoterik ez dutenean emeak erasotzen dituzte, batzuetan taldean gainera, eta sekulako indarkeriarekin. Hori dela eta, emeek bagina zimurtsua garatu dute, arrek eurak ernaltzea lortu ez dezaten. Eraso sexualetan emeek izugarri sufritzen badute ere, batzuetan heriotzaraino, borroka irabazten ari dira, eboluzionatzen ari baitira eurak izan daitezen bere kumearen aita aukeratzen dutenak. Brennan-entzat hau historia feminista bat da, emeak eboluzionatu egin baitira eboluzioaren patua aldatzeko. Emeen bagina aztertzen hasi zenean harrituta geratu zen: "Nola liteke aurretik inork hau deskribatu ez izana?".

Fenomeno hau, ordea, ez da ahate espeziarekin bakarrik gertatzen. Orokorrean, espezieen sexualitatea aztertzerakoan, zakilan erdiratu ohi dira eta ikerketa zientifikoen %8ak bakarrik aztertu dituzte emeen genitalak. "Eme espezieen ulermenean sekulako hutsunea dago", adierazi du kolonbiarrak. Aitortzen du zakilak aztertzea oso interesgarria dela, baina hipotesiak jaurti aurretik beste aldea ere aztertzea beharrezkotzat jotzen du. 

Ahateen ondoren, beste hainbat espezieren ugalketa aparatu femeninoak aztertzen hasi zen (krokodiloak, saguzarrak...). Adibidez, izurdeek sexua plazeragatik izan ohi dutela aurkitu du eta masturbatu ere egiten direla. Izurde emeen klitoriak, emakumeen klitoriak eskaintzen duen antzeko plazera sentiarazten die.

Ikerketa guzti hauen ostean Brennan-ek argi du: "Bagina ezberdinen diseinuak hobeto ulertuko bagenitu giza arazo askoren irtenbidea aurkituko genuke".