Animadeban lehiatuko diren filmak ezagutu!
Guztira 10 film labur aukeratu dituzte, ekainaren 19tik 23ra bitarte igaroko dira zinema jaialditik.
Deba zinemaz gozatzeko prestatzen hasi da; hamaikagarrenez, Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldia ospatuko dute ekainaren 19tik 23ra. Aurten, mostra izateari utzi eta nazioarteko jaialdi bilakatu da gainera; hain zuzen, 1.349 proiektu jaso dituzte aurtengo deialdian, inoizko parte-hartzerik altuena. Debako 18 gizon eta emakumez osatutako Hautaketa Batzorde baten esku egon da lehiaketako Sail Ofizialean parte hartuko duten aleen aukeraketa, eta beste hainbeste egin dute ere Zuzendari Berriak EHU sailean arituko direnekin
Hala, hurrengoak dira Sail Ofizialean parte hartuko duten izenburuak: Lauren Greenfield: How Capitalism Exploits Insecurities (Lena Greene, AEB); A bus (Wen yu Li, Txina); Cómo y porqué se ha esfumado Don José (Moshe Ben-Avraham, Israel); New York After Rain (Haisi Hu, AEB); Le Mans 1955 (Quentin Baillieux, Frantzia); The Bird & the Whale (Carol Freeman, Irlanda); Flut (Malte Stein, Alemania); Soy una tumba (Khris Cembe, Espainia); 32-Rbit (Victor Orozco Ramírez, Alemania) eta Muedra (César Díaz Meléndez, Espainia). 10 proposamenek 500 euroko saria jasoko dute soilik lehiaketan hautatuak izanagatik.
Zuzendari Berriak EHU/UPV sailari dagokionez, beste hainbeste izango dira filmak: Them People (Nausheen Javed, Alemania); It’s wet! (Alexis Godard, Nan Huang, Frantzia); Your Future (Petra Stipetic, Maren Wiese, Frantzia); John don’t know nothin (Conor Kehelly, Erresuma Batua); The incredible Wardrobegadget of Dr. Stein (Gabriela Plačková, Txekiar Errepublika); Las del diente (Ana Pérez López, AEB); Fuse (Shadi Adib, Alemania); Not Yet (Tímea Laura Varga, Hungaria); No gravity (lan kolektiboa, Frantzia) eta Stuck in the middle (lan kolektiboa, Frantzia). Zuzendari Berriak sailari dagokionez, sari bakarra egongo da, 300 eurokoa, eta EHUk banatuko du.
Atal bakoitzari zuzendutako ordain sariez gain, aukeratutako film labur guztiek jaso ahal izango dute sari ofizialik, izan Film Laburrik onena -garaikurrarekin saritutakoa-, Gidoirik onenarena -garaikurrarekin saritutakoa-, edota Ikuslearen Saria -diploma bat jasoko duena-.
Panorama saila
Jaialdiaren aurreko edizioetan esku hartu duten zinema munduko pertsona ospetsuen ibilibideari aitortza egin asmoz, musikagile, musikari eta zinemagile den Fermin Muguruzak, Black is Beltza film luzea aurkeztuko du Panorama sailean. Bestalde, Raúl de la Fuente, Un día más con vida filma ikusteko aukera egongo da ere. Azkenik, Malagako Zinemaldiaren 23. edizioaren soinu banda onenaren saria lortu berri duen Salvador Simo Busomen Buñuel en el laberinto de las tortugas lana proiektatuko da.
Jaialdiaren inguruko informazio gehiago, hemen.