Angels & Demons

DaVinci kode ospetsuarena izugarria izan zen. Lehenik, sekulako matraka eman ziguten Dan Brown idazlearen best seller ospetsuarekin. Ondoren, matrakarekin jarraitu zuten Ron Howard zuzendariaren zine moldaketa zela eta. Baina zine aretoak bete zituzten, bai horixe. Pelikula hau DaVinci kodearen jarraipena da, eta Tom Hanks aktoreak Havard unibertsitateko adituaren papera jokatzen du berriro. Trhiler esoterikoak maite dituztenentzat soilik.