Ane Bergara: "Nire logela dut txokorik kuttunena"

Kirola da Ane Bergararen ezinbertzeko elikagaia. Berako Gure Txokoa futbol taldean hasi zen, baina aurki egin zuen hegan SD Lagunak taldera lehendabizi
eta RCD Espanyolera gero. 2011az geroztik, txuri-urdinekin ari da nafartarra.



Definitu futbola hiru hitzetan...
Pasioa, asebetetzea, eta dibertimendua.

Zer zuen Espanyolak Realak ez duena?
2005ean, Espanyolera joan nintzenean, Reala ez zegoen oraindik goi mailan. Ikasketengatik Bartzelonan bizi nintzen, eta bi gauzak bateratuta esperientzia berria bizitzeko aukera eman zidan talde honek.

Eta Realak zer du Espanyolak ez zuena?
Etxean bizi naiz! Hainbertze urte kanpoan pasa eta gero, eskertzen da familiagandik hurbil egotea...

Futbolaz aparteko afiziorik?
Orokorrean kirol guztien zale naiz!

Sekula ahantziko ez duzun kontzertua?
Manolo Garciarena...

Gainean behar duzu beti...
Erlojua.

Zein da zure txoko kuttuna?
Nire logela.

Zer ez da sekula zure etxean faltako?
Realeko kamiseta!

Eta aldiz ez dugu inoiz ikusiko... 
Real Madrilekoa!

Bizio bat?
Gozozalea naiz, baina neurtu behar dut.

Zein izan da zure ibilbideko taldekiderik bereziena?

Ez nuke bat bakarrik aipatuko. Anitz izan ditut eta bakoitzetik bada zerbait ikasteko.

Nor miresten duzu?
Rafa Nadal tenislaria.

Eta zerk beldurtzen zaitu?
Beldurra edo errespetua diot niri eta nire ingurukoei zerbait larria gertatzeari.

Bukatzeko, asteburu bateko plan perfektua?
Asteburuko planak futbolaren ingurukoak izaten dira nire kasuan...