Anbarean harrapatuta gelditu zen 100 milioi urtetako karramarroa

Lehen karramarro originala aurkitu da, dinosauroen garaikoa anbarean kontserbatua.

Cretapsara athanata izenez bataiatutako krustazeoak 100 milioi urte ditu eta egoera bikainean kontserbatua dago. Bere zakatzak egoera ezin hobean daude. Hori dela eta, aurkikuntza gakoa izan liteke itsaso-karramarro eta lurrekoen arteko dibergentzia ulertzeko. 

Karramarroen zakatzak oso delikatuak dira, horregatik, ez da ohikoa milioika urtetako lagin batean egoera onean aurkitzea. Uste zenaren aurka, ordea, C. Athanataren zakatzak bikain kontserbatuan zauden. Hala eman dute ezagutzera ikertzaileek Science Advances aldizkarian. Bere egiturak bizi izan zen garaiaren pistak ematen ditu, ur gezetan bizi zen anfibioa zen.

Hau sekulako aurkikuntza da, frogatzen baitu ur gezetan bizi zirela karramarroak Kretazeo aroan, estimatutakoa baino askoz ere lehenago. 

Zientzialariek ikertzen jarraitu nahi dute ulertzeko nola bihurtu ziren karramarroak itsastar izatetik lurtar izatera, nola eman zen euren eboluzioa ur gazitik gezetara igarotzeko egungo karramarroetaraino iritsi arte. Horretarako, zuhaitz genealogiko bat osatzen ari dira Florida eta Harvard unibertsitateko zenbat aditu.