Ana Goitiak 'Katana' emanaldiaren azken festa egingo du urrian, Bilbon
Urriaren 8an izango da eta emanaldi berezia izango da, gonbidatuekin.
Ana Goitia Katana umorezko emanaldiarekin ibili da herriz herri eta 50 emanalditik gora egin ondoren, azkena egiteko garaia iritsi da. Ikuskizuna urriaren 8an agurtuko du, Bilboko Campos Eliseos Antzokian.
Edozein modutan amaitu ezin dela eta, azken emanaldiaz gain, "emanaldi berezi bat" ere iragarri du, "gonbidatu bereziekin", bira behar bezala amaitzeko.
Katana emanaldian hainbat gai jorratzen ditu Goitiak, umoretik: musika, marketina, sould out kultura, gurasoek eta umeak kontzertuetan, matxismoa, lodifoboa, eguneroko absurdoak... Hori guztia Ana Goitiaren begirada zorrotzetik erreparatuta. "Gauza handiak dira, baina are handiagoa izango da agurra", azaldu du.
Azken emanaldi berezia urriaren 8an izango da, beraz, 20:00etatik aurrera. Sarrerak hemen eskura daitezke.