Amodio-aulkiak autobusetan
Arriva garraio konpainia britainiarrak amodio-aulkiak ipini ditu Copenhage (Danimarka) hiriko ehun bat autobusetan. Bi dira, gorri kolorekoak eta elkarren alboan paratuak, buru-euskarri eta guzti. Bertan esertzen direnei barre egin eta ligatzeko gonbitea luzatu nahi die enpresak, garraio publikoa bikotekidea aurkitzeko leku aproposa izan daitekeela frogatu. Bestalde, ekimenak hiri-autobusen erabilera bultzatuko duela defendatu dute. Oso nordikoa.