Amodio
Lan eder eta bitxia egin du Javi Manterola Lisabo taldeko kide ohiak, bakarkako lehen diskoan. Amodia da lanaren izenburua eta maitasunez eta patxadaz egindako musika dela igartzen da. Pop-a jorratu du Manterolak, esperimentazioa baztertu gabe, izan ere, harizko musika tresnen erritmoak naturako eta eguneroko soinuekin nahastu ditu. Gitarra akustikoak gidatzen ditu kantuak eta piano eta kontrabaxu doinuek eta emakume ahots goxoek apaintzen dituzte abestiak. Guztira, 16 kantu bildu ditu diskoan, lasaitasuna kutsatzen dutenak. Maitasun une gozoetan entzuteko aproposa.