Ametsen gaiak eta emozioak gure ingurune soziokulturalaren arabera aldatu egiten dira

Ametsen funtzio emozionalak bizi garen ingurune soziokulturalarekin estuki lotuta daudela aurkitu berri du ikerketa batek.

Gizarte afrikar indigenen ametsak ezberdinak dira mendebaldeko gizarteko pertsonekin alderatuta. Lehenak mehatxatzaileagoak dira, baina gizartera orientatuagoak daude gure ametsekin alderatuta. Mendebaldeko ametsak emozio ezkorretan eta antsietatean ardaztuagoak daude. 

Amestea gizakiok komunean dugun fenomenoa da. Gure garunak sortzen ditu eta errealitatea irudikatzeko gai dira, tonu emozionalak txertatuz. Alabaina, guztiok egiten dugun zerbait bada ere, adituek oraindik ez dakite zein den amestearen funtzioa. Badakigu esperientzia konplexua dela eta REM fasean sortzen direla nagusiki ametsak, nahiz eta, loaren edozein etapetan ere agertu daitezkeen. 

Freud, orain dela 124 urte ametsen edukiak ikasten hasi bazen ere, oraindik ametsen funtzio fisiologiko, emozional eta kulturalei buruzko gauza asko ezezagunak zaizkigu. Ez dakigu benetan gure emozioak doitu eta egoera zehatz bati aurre egiteko prestatzen ote gaituzten.

Gai hauetan sakontzeko, Ginebra eta Toronto unibertsitateetako adituek Tanzaniako eta Kongoko bi komunitate ehiztari-biltzaile Europa eta Ipar Ameriketan bizi diren pertsonekin alderatu zituzten. 

Aurkitu dutenaren arabera, pertsonek, munduko leku ezberdinetan ez dute berdin amesten eta ametsen funtzio emozionala aldakorra dela. Behatu dute Tanzaniako eta Kongoko bi komunitateek amets mehatxatzaileagoak dituztela, baina baita katartikoagoak ere, gizartera orientatuagoak daudenak, adibidez, arrisku egoerak, komunitatearen babesagatik gainditzen dituztenak. 
Ikerketan eskuratutako emaitza hauek Scientific Reports aldizkarian argitaratu dira eta komunitate hauentzat ingurune soziokulturalak pertsona hauentzat dituzten lotura estuak erakusten dituzte. Ikertzaileek modelo linea erabili zuten aztertutako 896 ametsen eta 234 indibiduoren efektu mistoak aztertzeko. Amets hauek, egunkari batean erregistratu zituzten komunitate honetako pertsonek. 

Linguistic Inquiry and World Count (LIWC-22) hiztegiak erabilita prozesatu ziren bildutako ametsak. Hiztegi honek ametsak aztertzeko lengoaia eskaintzen du, ametsetan azaltzen diren pentsamenduak, sentimenduak, nortasuna eta formak azaltzen ditu. Ikerketa ametsetan agertzen diren lau kontzeptu aztertu zituen: mehatxua, emozio ezkorrak, emozio baikorrak eta komunitatea. 

Kongoko eta Tazaniako komunitateen emaitzek erakutsi zutenaren arabera, bertakoen ametsak komunitatean ardaztuak zeuden. Amets mehatxatzaileen kopurua ere handiagoa zen, baina aldi berean, emozio ezkorren maiztasuna ametsetan ez zen horrenbesterainokoa.

Aldiz, Europa eta Ipar Ameriketako pertsonen artean, amesgaiztoetan, eduki emozional negatibo gehiago agertzen dira, eta baita antsietate gehiago ere. 

Aurkikuntza hauek erakutsi dutenaren arabera, ikertzaileek ondorioztatu dute ingurune soziokulturalek eragina dutela ametsen edukian.