Ametsak ere zain

Poesiaren bidetik datorkigu Mikel Antza bere azken ekarpenean. Ukitu existentzialistarekin, pertsonaren askatasuna, kartzela-zuloko itolarriak, militantziaren ondorioek sortutako sentipenak, kondenaren pisuaz etorkizunari itzaletik eginiko begiratua eta bestelakoak ditu hizpide idazkera ulerterraz eta garbian. Egunerokoak geldotuta gauzkanontzat osasungarria, inondik ere, itzaletik eginiko hausnarketa gordina.