Ameriketara joandako euskaldunen testigantzak jasotzen dituen erakusketa Bilbon
Argazkiz eta literatuz osatu dute 'Basque Way' erakusketa Martin Ibarrola idazleak eta David Quintas argazkilariak. Uztailaren 16ra arte egongo da zabalik Bilboko Itsasmuseumen.
Bilboko Itsasmuseumek Martin Ibarrola idazlearen eta David Quintas argazkilariaren Basque Way erakusketa fotografiko-literarioa izango du ikusgai zabalgunean uztailaren 16ra bitartean. Erakusketak Ameriketara bueltako txartelik gabe joan ziren euskaldunen "testigantzarik harrigarrienak eta zirraragarrienak" jasotzen ditu.
Ohiz kanpokoak bezain apartekoak ziren bizitza haien oroitzapena omentzeko, erakusketak 20.000 km-ko ibilbidean zehar, euskarazko idazkunetan, errepide bakartien seinaleetan, galdutako herrien izenetan, antzinako migratzaileen saltokietan, lauburudun hilarrietan, beste bandera batzuekin bat egindako ikurrinetan eta hemengo udalerrien izena duten matrikuletan ageri den arrastoa jasotzen du.
Hamabi istorio errepide-geltoki gisa, bederatzi herrialdeetan zehar, "leku, izen, ohitura, pasadizo eta arkitekturak hilezkortuz, oraindik ere gure arbasoen arrastoari eusten diotenak eta gure historiaren atal berriak deskubrituz abentura bat bizitzeko aukera emango digutenak".