Ameriketara joandako euskal herritarrei eta itsasoari buruzko erakusketa bana, Miarritzen
Jaioterria utzi eta Ameriketan bizitzen jarri zirenen ingurukoa mediatekan bisita daiteke eta itsasoari buruzkoa, Bellevue aretoan.
Kepa Etchandy Baionako argazkilariaren irudiak ipini dituzte mediatekan, Euskaldunen atzerriratzea izenburupean, uztailaren 31 arte.
Itsasoari buruzko erakusketa hainbat arte adierazpidetako 80 bat artisten lanekin hornitu dute: pintura lanak, eskulturak, argazkiak Lan zaharrak eta garaikideak egongo dira ikusgai urriaren 3a arte.