American Splendor ****
Komiki ezagun batean dago oinarritua aurrekontu txikiko film independente fin hau. Harvey Pekar komikigileak American Splendor kultuko komikia sortu zuen 70eko hamarkadan, eta bertan, bere bizipenak modu ironikoan islatu zituen. Komikia, fikzioa eta Pekar berarekin egindako elkarrizketak nahasiz, komedia berezi eta aparta erdietsi dute Shari Springer Bermanek eta Robert Pulcinik. Paul Giamattik protagonistaren rola jokatzen du, eta bere interpretazioa txapela kentzeko modukoa da beste behin ere. AEBetako Zinema Kritikarien Elkarteak 2003. urteko filmik onena aukeratu zuen American Splendor. Sundance eta Canneseko zinemaldietan ere saritua izan zen. Perlatxo bat, zinez.