American Sniper

Chris Kyle AEBetako ejerzitoak inoiz izan duen frankotiratzailerik eraginkorrena izan zen. Ondorioz, aurkarien artean ere ezagun bihurtu zen, eta Iraken burutu zituen lau misioetan matxinatuen lehentasunezko helburu bihurtu zen. Militarrak gerraren erdigunean nola bizi diren erakusteaz gain, munduaren beste aldean dagoen familiarekiko harremana ere aztergai duen drama da Eastwooden azken filma.