American Pie: Reunion
Astakirten koadrilak berriz batzea erabaki du. Jim eta Michelle pozik ezkonduta bizi dira, baina auzokide bat mutilarekin maitemindu da. Gainera, zenbait urte atzera Nadiarekin grabatutako bideoa YouTubeko hit-a bilakatu da. Stiflerren bizitza beti bezain zorigaiztokoa da. Finchek mundu zabaleko emakume helduekin ligatu ostean, Michellen lagun batekin oheratu nahiko du. Sagar pastelaren azken zatia.