Amber

“Maitatzen duten musika egiten duten Marburg-eko (Alemania) bost lagun gara. Cult of Luna, Time to Burn, Isis, AmenRa, The Ocean eta Neurosis bezalako taldeen influentzia  jaso dugu”. Horixe Amber-en aurkezpen testu xumea, eta hauxe bera taldearen aurkezpen EP-a. Hasieran ez nion jaramon handirik egin, baina halako batean Long walk home abestiko gitarraz ohartu nintzen, eta entzunaldi bakoitzean gero eta gehiago bereganatu nau. Disko osoan zehar erakusten duten koherentzia nabarmentzekoa da, lasai hasi eta konplikazio teknikorik gabeko atmosfera astun eta eder batean murgiltzen baitira abesti bakoitzean. Garrasika.