Amazoniako milioi bat akre oihan babestu ditu Boliviak
Boliviak Amazoniako milioi bat akre oihan babesten dituen gune bat sortu du. Gune horretako %90 basoak dira.
Zenbait herrialdetan babestutako lurren guneak gobernuen erabakiei eskertzen sortzen dira. Bolivian ordea, gune honen sorrera herrialdeko pertsonei esker izan da.
Sena udalerrian (2.500 biztanle) 452.639 hektareako (1,1 milioi akre) Amazoniar oihana babesteko legea sortu da. Bertako alkateak esan duenez legea berrikusia eta onartua izan da bertako “laborari eta indigena komunitateen mesedetan”.
Pando deitutako departamenduan kokatuta, Boliviako iparraldean, gune babestu berri honek eskualde horretako basoen %8a ordezkatzen du. Gune honetako bioaniztasuna azpimarratzekoa da.
Azken 25 urteetan, Sena bezalako herri boliviarrek herrialdeko 10 milioi Amazoniako hektarea babestu dituzte, hau ia Islandiaren neurriaren parekoa da. Bejondeiela!