Amarna Millerrek 10.400 euro eskatu dizkie bere jarraitzaileei

Filipinetan oporretan zegoela, aktoreak istripu larria izan zuen motorrean.

Amarna Miller aktore pornoak crowfunding kanpaina bat jarri du martxan, 12.500 dolar (10.400 euro) lortzeko asmoarekin. Arrazoia? Filipinetan oporretan zegoela motorrean izandako istripu larriaren kalte ordainak eta gastuak pagatzeko laguntza eskatzea bere jarraitzaileei.

 

 

 

Iraila hasieran izan zuen Millerrek istripua, eta nahiko larria izan zen; besteak beste, sorbalda, ukalondoa eta hanka hautsi zituen. Aktoreari ebakuntza egin diote, eta odol transfusio bat jaso du, infekzio bati aurre egiteko. Berak abiatutako crowdfunding kanpainan azaldu duenez, jasotako dirua gastu medikuak eta etxera bueltako bidaia ordaintzeko erabiliko du, eta baita urtebete inguru iraungo duen errekuperatze prozesuan zehar beharko dituen janari, medikazio eta zaintzak pagatzeko ere. Dagoeneko 4.200 euro lortu ditu! Eta zuk? Dirua emango zenioke aktoreari?

 

IRAKURRI AMARNA MILLERRI EGINDAKO ELKARRIZKETA GAZTEZULO ALDIZKARIAN