Amaren heriotzak libreago egin ninduen

"Ez gara libre izango emakume izendatuok, bakardadea sortuz bakardadean bizirauten trebatzen ez garen bitartean, emakume izateari eskapan". Mari Luz Esteban antropologoak maitasunaren eta askatasunaren arteko tira-birak eta kontraesanak plazaratu ditu poema liburu honetan. Amatasuna, sexualitatea, emakume izatea… gaiak jorratu ditu, eta gizartean islatzen ausartzen ez garen hainbat ideia eta sentimendu azaleratu. Irakurketa erabat gomendagarria, gai ezagunei ikuspegi ezezaguna emateko.