Amanecer de un sueño
Sei urte zituela amak abandonatuta, aitona Pascualekin hazi da Marcel. Hogeitabat urte beteta, neska-lagunarekin bizitza berri bati ekiteko garaia dela erabakiko du Marcelek, baina orduan, aitona alzheimerrak joko du eta etxean geratzea erabakiko du gazteak; aitonak azken hatsa eman bitartean. Aroa Gimeno aktorea da Marcelen neska-laguna; barakaldoarrak zineman egin duen lehen paper garrantzitsua.