Amaitu da Egunean Behin app-aren denboraldi arrakastatsua

Martxoan atera zutenetik 15.000 erabiltzailek jokatu dute.

Codesyntaxen Egunean Behin app-ak oporrak hartuko ditu abuztuan, lehen denboraldi arrakastatsuari amaiera borobila emanez. Iragarri dutenez, irailean bigarren denboraldiari ekingo diote, berritasunekin. Zehazki, irailaren 16an bueltatuko da jokoa, sari berriekin, galdera berriekin, aplikazioaren funtzio berriekin eta baita sorpresa polit batzuekin ere. Martxoan kaleratu zutenetik 15.000 erabiltzailek jokatu dute partidaren bat, horietatik 10.000 inguruk azken astean, bakoitzak batez beste 5,5 partida.

Datuekin oso pozik daude jokoaren sortzaileak. Astetik-astera igo da erabiltzaile kopurua eta asko dira ia egunero-egunero partida jokatzen dutenak. Gero eta gehiago dira taldetxo bat sortu dutenak eta batez ere hara begira, bizkotxoa, kafea edo harrikoa jokoan dutelako engantxatu direnak.

Eta pozten dira, era berean, neurtzen zailagoak diren beste zenbait konturekin. Jaso dituzten mezu andanak, iruzkin eta ekarpen interesgarriak eginez asko, garapen berriak proposatuz, galdera posible berriak planteatuz, zorionak emanez. Babesleek eman dieten erantzun bikainak. Bete dira beraz jokoaren helburu nagusiak: egunean minutu pare bat euskaraz jokatzeko aitzakia ematea jendeari

Bitxikeria batzuk