Amaieratik hasi
Country eta folk ukituekin ehundutako pop atsegin eta gozoa dakarte Izaki Gardenak taldekoek. Itsasargiak EP arrakastatsuari segida eman dio hamar abesti biltzen dituen Amaieratik hasi bildumak, duda barik, taldearen ibilbidean apustu landu eta sendoa denak. Pare bat urtetan bi lan plazaratu ditu musikan eskarmentudunak diren Akatu, Sexty Sexers, Neubat eta Khous taldeetan aritutako lagun elkarteak. Maila handikoa da azken disko hau, nahiz eta batzutan entzuleak zerbaiten mira izan dezakeen. Dena dela, ez galdu Zuen eguzkia kanta, ezinbestekoa baita.