Ama

Donostiarrek disko berria kalean dute dagoeneko. Nada dos veces euren estudioko laugarren lana da eta eskuragarri dago hamabi hatzbeteko LP binilo formatuan zein CD digipak-ean. Gaztelaniaz abestutako pop estiloa jorratzen duen taldea ibilbide luzeko musikariek osatzen dute. Borja eta Javier Sánchez, Andoni Etxebeste eta Yon Vidaur Daily Planet, La Buena Vida, El Joven Bryan edota Manoukian bezalako taldeetan ibilitakoak dira. Yon Vidaurrek egin ditu ekoizpen lanak Muir Estudioan.