Alzheimerrari immunea den bigarren kasua aurkitu dute
Hogei urtez dementzia zantzurik gabe mantendu zen emakumea aurkitu ostean, ikertzaileek gizonezko bat aurkitu dute, dementziatik urruti mantendu dena 30 urtetan zehar.
Orain dela lau urte ikertzaileek Aliria Rosa Piedrahita emakumea aurkitu zuten. Berak, alzheimerraren aurkako gakoa izan lezake. Berari orain 67 urteko gizonezkoa batu zaio. Kolonbiar honekin gaixotasun neurologiko honi aurka egiteko pista berria etorri liteke. Alzheimerrak mundu osoko 38 milioi pertsonari eragiten dio.
Gizonezkoa aurkitu duen ikertzaile talde berak aurkitu zuen emakumea ere. Harvard Unibertsitateko Medikuntza Fakultateak, Hanburgoko Unibertsitateak eta Medellingo (Kolonbia) Unibertsitateak hamarkadak daramatzate mutazio genetikoek sortzen duten gaixotasun hau konpondu nahian.
Immunea den emakumeak babesa APOE deitzen den geneagatik lortzen zuen, aldiz, gizonezkoari Reelina geneak ematen zion. Beraz, bi kasuak ezberdinak dira eta horregatik dira interesgarriak. Bi kasuek alzheimer patologia pairatzen zuten, baina ez zituzten gaixotasun honen sintomak garatu.
Hainbat proba burutu ondoren ondorioztatu dute APOE eta Reelina geneak Alzheimerreraren sintometatik babesteko gakoak direla. "Naturak esperimentu bikaina egin zuen subjektu hauekin: alzheimerra sortzen duen genea eman zien, baina aldi berean, gaixotasunaren sintometatik babesteko beste gene bat. Irtenbidea naturak garatutako babes terapiak imitatzea da", azpimarratu dute ikertzaileek.