Alvvays

Indie, rock, eta lo-fi etiketekin identifikatzen dituzten taldeen uztatik, 2014ak eman duen esanguratsuena. Diskoko bederatzi kantetatik edozein izan zitekeen singlea. Aski ondo funtzionatzen duen estrukturari jarraiki eraikitzen dira estresik gabeko riff armoniotsuen geruzak. Kanadan ospetsua den musikari leinutik datorren Molly Rankinen ahots monokromatikoak leunki eskatzen du Archie, Marry Me, edo ezinbestekoa den Next of Kin. Txarrena zera da (penatuta diot), piura konteporaneo horren atzean, mezu kontserbadore eta heteronormikoa hedatzen jarraitzen dutela.