Altzoko Handiaren hezurrak aurkitu dituzte

Altzo Azpiko hilerrian zeuden. Ez hilobian ordea, baizik eta bertako hezurtegian. Honela, aspaldiko misterioa argiturik gelditu da.

Aranzadi Elkarte Zientifikoak aurkitu ditu bertan Altzoko Handiaren arrastoak. Honela, Pilar Unsainek, Miguel Joakin Elizegi Altzoko Handiaren ondorengo batek, Pako Etxeberria forentsearen deia jaso du bertara hurbiltzeko gonbidapenarekin. Bertan jakinarazi dio Altzoko alkateak Miguel Joakinen arrastoak aurkitu dituztela. 

Abuztuaren 12an ekin zion Aranzadi Elkarteak Altzoko Handiaren hezurdurak topatzeko indusketa lanari. Pako Etxeberria eta Lourdes Errastik zuzendutako ikerketak, azkenean, Altzo azpiko hilerrian dagoen hezurtegian topatu dituzte Erraldoiaren hezurrak. 

Miguel Joakin Elizegi altuera handiko gipuzkoarra izan zen (diotenez 2,42 metro altu izatera iritsi zen). XIX. mendean bizi izan zen eta egun ospetsu bihurtu da berriz ere Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako Handia filmagatik. 


Elizegi hainbat ikuskizunetan egon zen ikusgai, Espainiako gortean, Erresuma batuan 1861. urtean hil omen zen. Bere heriotzaren ostean bi hipotesi nagusitu ziren haren hilotzaren inguruan: batetik Altzon bertan lurperatua zegoela, bestetik gorpua lapurtu zutela ikerketa bat egiteko. Azkenik, Altzoko hilerrian aurkitu dituzte hezurrak. Gaur bertan, honen aurkikuntzaren inguruko xehetasun gehiago emateko udaleko hainbat ordezkarik, Aranzadi Elkarteko adituek eta senideek agerraldia egingo dute.