Altsasukoen zigorrak murriztu dituzte
Murrizketa oso txikia izan da, eta preso jarraituko dute. Hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorra ezarri diete.
Espainiako Auzitegi Gorenaren zigorrak:
- Ohian Arnanz: 9 urte eta erdiko kartzela zigorra. Egotzitako delituak: autoritateen aurkako atentatua, nagusitasunez lesioak eragitea eta desodena publikoak. Auzitegi Nazionalak 13 urteko kartzela ezarri zion.
- Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Alda: 8 urte eta erdi bakoitzari. Delituak: autoritateen aurkako atentatua eta nagusitasunez lesioak eragitea. Auzitegi Nazionalak 12na urteko kartzela ezarri zien.
- Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea: 7 urte eta erdi bakoitzari. Delituak: autoritateen aurkako atentatua eta nagusitasunez lesioak eragitea. Auzitegi Nazionalak 9na urteko kartzela ezarri zien.
- Aratz Urrizola: 4 urte eta bi hilabete. Delituak: Delituak: autoritateen aurkako atentatua eta nagusitasunez lesioak eragitea. Auzitegi Nazionalak 9 urteko kartzela ezarri zion.
- Iñaki Abad Olea: 3 urte eta erdi. Delituak: autoritateen aurkako atentatua eta desordenu publikoak. Auzitegi Nazionalak 6 urteko kartzela ezarri zion.
- Ainara Urkijo: urte eta erdi. Deltuak: desordenu publikoak. Auzitegi Nazionalak 2 urteko kartzela ezarri zion.