Altsasukoen zigorrak berretsi dituzte, terrorismo delitua baztertu arren

Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Ainara Urkijo, Aratz Urrizola eta Oihan Arnanzi ezarritako espetxe zigorra berretsi du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak berretsi egin ditu Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Ainara Urkijo, Aratz Urrizola eta Oihan Arnanzi ezarritako espetxe zigorrak. Hain zuzen, 2016ko urrian, bi guardia zibili eta beren bikotekideei eraso egitea egotzita, Auzitegi Nazionaleko lehenengo sekzioak bi eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien. Zigorrak bertan mantenduko ditu Auzitegiak, nahiz eta terrorismo delitua baztertu duten. Soilik Iñaki Abaden zigorra moldatu dute, eta sei urtera murriztu dute kondena.

Casado eta Inda Koxkan

Hain zuzen, Altsasuko Koxka tabernara joan ziren atzo Pablo Casado PPko presidentea eta Eduardo Inda OK Diarioko kazetaria, elkarrizketa bat grabatzera. Han izan zen Nafarroako PPko idazkari nagusi Ana Beltran ere, Ahotsa.info hedabideak zabaldu zuenez.