Along Came Polly (Y entonces llegó ella / Polly et moi) *
Aseguru-etxe batean egiten du lan Reuben zozoak arrisku-analista gisa. Bizitza, noski, erabat planifikatua du. Emazteak, ordea, eztei-bidaian abandonatu du, eta bere amets guztiak pikutara joan dira. Baina bere bihotz apurtuari baino, bakardadeari dio beldur handiago. Hala, Polly atseginarekin irteten hasi da. Neskatoa, ostera, taupada kolpez bizi da. Eta, horrek, urduri jartzen du Reuben. Pollyren hudo arriskutsuak, gainera, ez du gehiegi maite mutila. AEBetan arrakasta ikaragarria izan duen komedia erromantiko hutsala da. Umore eskatologikoa gustuko duzuenontzat soilik.