
“ALL REBEL ROCKERS”
Munduko herrialde "aurreratuena" omen denak etengabe erakusten digu nola jantzi, zer jan, nola kontsumitu eta zer pentsatu. Baina AEBtan bertan, pentsamendu bakar horren kontrako borrokalariak daude, komunikabideetan ikusezin izan arren: Michael Franti da horietako bat. Maila bikaina izan arren, Franti guztiz ezezaguna da gure artean. Disko honetan estilo anitz elkartzen ditu, baina jamaikar kutsuko erritmoak dira nagusi (besteak beste, Cherine Anderson eta Zap Mamaren ahotsen laguntza izan du). Musika ederra AEBetan iraultza haziak landatzeko.