Algoritmo berri batek txerrien kurrinkak itzuli ditu
Algoritmoak frogatu du txerriek zoriontasuna esperimentatzen dutela euren kumeei bularra ematean, euren amekin elkartzean edo modu askean korrika egiten dutenean.
Kopenhageko (Danimarka) unibertsitateko ikerlari talde batek txerrien kurrinkak itzultzea lortu du eta euren emozioak inferitzea.
Hain justu, hainbat egoeratatik hartutako (nekazaritza guneetatik edota laborategietan dauden txerrietatik) 411 txerriren 7.000 soinu grabazio aztertu dira animalia hauen kurrinkak dekodifikatzeko gai den algortimo batekin. Ikertzaile talde honek diseinatutako algoritmoak emozioak bitan sailkatzen ditu: positiboak, zoriontasunarekin edo kitzikadurarekin lotuta daudenak, eta negatiboak, beldur edo estresarekin lotuta daudenak.
Kurrinken iraupen eta maiztasuna izan dira ikerketa honen gakoak. Honela, kurrinka laburragoak eta frekuentzia baxuagokoak emozio baikorrekin bat egiten zuten, adibidez, amek bere kumeei titia eman behar zienean, txerrikumeak euren amarekin elkartzen zirenean edota aske korrika egiteko aukera zutenean agertzen zirenak. Aldiz, soinu luze eta zorrotzagoak emozio negatiboekin bat egiten zuten. Ikertzaile taldeak aipatu duenez, algoritmoak modu zuzenean sailkatu zituen txerrien gogo-aldarte guztien %92.
Ikerketa honekin frogatu da animaliek egiten dituzten soinuek euren emozioen inguru informazio ugari eskaintzen digutela. "Kasu honetan, algoritmoaren bitartez txerriek sentitzen dutena modu zehatzagoan jakin ahal izan da eta hori sekulako aurrerapena da animalien ongizatean", azaldu du Elodie Briefer- ek, ikerketaren buruak.
Oraindik ikerketa gehiago beharko badira ere txerriek sentitzen dute emozioetan gehiago sakontzeko, ikerketa hau zedarria da eta etorkizuneko abeltzainentzat erabilgarria izan liteke bertan lortutako informazioa.