Alferrentzako iratzargailua

Ingalaterrako Brunel unibertsitateko zenbait ikerlarik “Rise” izeneko adimendun iratzargailua merkaturatu dute. Traste honi etxeko eta lantokiko helbideak, batetik, eta bestetik, lanera sartzeko ordutegia sartu behar dizkiozu. Iratzargailuak gau osoa dihardu interneten, trafikoa aztertzen; lantokira iristeko zenbat denbora behar duzun kalkulatzen dizu eta horren arabera erabakitzen du zein ordutan jo behar duen txirrinak.