Alemanian burutu zen esperimentu baten arabera kontzertuetan kutsatzeko arriskua oso baxua da

Kontzertu batera mila pertsonatik gora hurbildu ziren Alemanian esperimentu batean parte hartzeko xedearekin. Helburua zuzeneko ekitaldien segurtasuna hobetzen laguntzea zen.

Alemania Tim Bendzko abeslariak ahal zuen guztia egin zuen publikoa animatzeko, abuztuan ospatu zen, Leipzig-eko Quarterback Immobilien Arenako kontzertuan. Oholtzako punta batetik bestera saltoka eta kantuan aritu zen bere taldearekin batera publikoan zeuden 1.700 pertsonari zuzenduz. Alta, publikoa ez zen gehiegi hunkitu, ez baitzen ohiko kontzertu bat, eta bertan zeudenak esperimentu bateko boluntarioak baitiziren. 

Publikoko kide bakoitzak lokalizazioa adierazten zuen gailu bat zeraman, eskuetako desinfektatzailea tindu fluoreszenteekin eta bere eserlekua kontu handiz aukeratua izan zen esperimentua burutu zutenen irizpideen arabera, jakiteko koronabirusaz kutsatzeko zenbaitetarainoko arriskua dagoen ekitaldi erraldoietan. 

Eta zein izan dira ikerketa honen ondorioak? Dirudienez kontzertuen kutsatze arriskua oso baxua da aireztatzea eta edukiera mugaketa errespetatzen badira, baita eserlekuan ordena ere. Aireztatzeak du garrantzirik handiena COVID-19aren zabaltzean, beraz, hori hartu behar da kontuan ekitaldi bat antolatzerako garaian. 

Esperimentu honetan batu zen informazio guztiak erakusten du nola zabalduko litzatekeen birusa egoera eta baldintza ezberdinetan. Baina oro har, segurtasun neurriak zaindu ez gero, kultura segurua da. Horren adibide da, gurean ez dela inongo kutsatze kasurik egongo kultur ekitaldietan.