Alemaniako hiri batean isolamendu termikoa duten moduluak instalatu dira etxerik gabeko pertsonentzat

Ulm hirian ezarri dituzte modulu berezi hauek.

Alemaniako Ulm-en kapsula berritzaileak txertatu dira hiriko paisaian. Etxerik gabeko pertsonentzat lotarako babeslekuak dira, batez ere neguko hilabete hotzetan erabiltzeko. Babesleku hauek “Ulmer Nest” moduan ezagutzen dira eta etxe gabeko pertsonak sarritan joaten diren lekuetan kokatu dira, adibidez, parkeetan.

Egurrez eta altzairuz eraikiak izan dira eta Ulmer Nest hauek bertan lo egiten duena hotzetik, haizetik eta hezetasunetik babesteko diseinatuak daude, isolamendu termikoa baitute. Modulu bakoitzean bi pertsona kabitzen dira eta bere barnean, haize freskoaren zirkulazioa ahalbidetzen da.

Azken berrikuntza batzuk ere gehitu dira: eguzki-panelak instalatu dira eta internetera sarbidea. Berriki itxiera eta blokeo mekanismoak ere hobetu dira hauen erabilera errazteko. Flaco Pross-ek, kapsula hauen diseinatzaileak dioenez, modulu hauen onura nagusiena da erabiltzaileek ez dutela inolako agiririk bete beharrik berauek erabiltzeko, behar dutenentzat eskuragarri daude, prozesua sinplifikatuz.