Alemaniak gurasoei 300 euro ordainduko dizkie seme-alaba bakoitzeko pandemiaren krisiari aurre egiteko
Alemaniako gobernuak pandemiak sortutako ondorio ekonomikoei aurre egiteko neurri berri bat onartu du. Honela, herrialdean bizi diren 18 milioi haur bakoitzarengatik gurasoek 300 euro jasoko dituzte, kontsumoa bultzatu eta adin txikikoengan koronabirusaren krisiak izan dezakeen eragina gutxitzeko asmoz.
Honela, Alemaniako gobernuak 200 euro emango dizkie gurasoei irailean eta 100 urrian. inongo laguntzarik eskatu gabe. Automatikoki jasoko dute jada jasotzen duten diruaz gain. Gainera, abenduan, haur guztiek koronobirus bonoa jasoko dute. Guraso bakarreko familiek ere laguntza jasoko dute, banandutakoek bezalaxe.
Abuztu bukaeran, Alemaniak jada onartu zuen gurasoek urtean bost egun gehiagoko baja edukitzea. Egun hauek, jada legez dituzten, seme-alabak zaintzeko 10 egunei gehitzen zaizkie. Guraso bakarreko familietan egun gehigarri hauek 10 egunera igoko dira. Egun, legeak dio langileek 10 eguneko baja dutela eta umea gaixo egoteagatik lan egiten ez duten egun bakoitzagatik diru-laguntzak.