Alde erantzira nabil

"Bizirik irauteko astintzen ditugu hegoak / bizirik irauteko gara etxetik kanpo / hegoak astinduz irauten dugu herri / nahiz eta herritik kanpo bizi". Frantzian espetxeratuta dagoen Eizagirre zarauztarrak liburu honetako poema guztiak kartzelan ondu ditu. Hiru aldi bereiz daitezke: Euskal Herrian bizi zen garaia, klandestinitatea eta espetxealdia. Horren barruan, ordea, hainbat gai agertzen dira: gorputza, garai bakoitzeko bizimodua, feminismoa, erotismoa... Sentimenduak eta emozioak bor-bor eginez ari dira poemetan, freskotasunez, indarrez eta zintzotasunez. Irakurketa gomendagarria da honako hau, geure historiaren zati bat irakurri eta sentituko baituzu.