Albiste faltsuak detektatzeko tresna WhatsAppen

Aplikazioak aurki jarriko du martxan aukera berri hau.

Fake news edo albiste faltsuak egiazkoak baino askoz ere azkarrago bidaiatzen dute; mugikorretik mugikorrera ziztu bizian egiten dute salto, eta ondoren asmakizun horiek gezurtatzeak sekulako lana eskatzen du. Hain zuzen, WhatsApp-a da albiste faltsuek zabaltzeko duten tresna eraginkorrena; minutu gutxitan milaka erabiltzailerengana iritsi daitezke.

Hori ekiditeko, aplikazioak botoi bat jarriko du martxan; horrela, askotan birbidalitako mezuen ondoan agertuko da botoia, eta honek zuzenean webera eramango gaitu, informazio hori hedabide fidagarrietan agertu den ala ez egiaztatuz. 

Oraingoz botoi hau beta fasean dago, eta 10.000 lagun ari dira tresna berria probatzen. Arrakasta badu, aurki guztiok erabilgarri izango dugu.